XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

22. Oporrei buruz iritzia ematen ikasteko, hurrengo ariketa oso aproposa da. Hiru egoera ezberdin daude, eta bakoitzak bere iritzia adierazten du. Hala ere, ez daude osaturik, zerbait falta zaie. Aurkitu falta zaien esaldia aurreko ariketako esaldien artean, eta idatzi hemen.

1. egoera: Zure gurasoekin oporrak amaitu, eta bueltako bidaian goizean goiz atera zara, eguna aprobetxatzeko.

Jadanik lau ordu daramatzazue autoz bidaiatzen eta 20 kilometro bakarrik egin dituzue. Arrazoia? ilara izugarria dagoela errepidean. Jiratu zara eta amari zera esan diozu:

- Honelakoak guri bakarrik gertazen zaizkigu. A zer oporrak! Ja! Oso ondo pasatzen omen da oporretan baina ... Urtero berdin, asper-asper eginda eta gainera nekaturik iritsiko gara etxera. Eta bihar berriz ikastera! Hori da okerrena.

2. egoera: Oporretatik bueltan trenean beste adiskide batzuekin egin duzue topo, bai zuk bai zure gurasoek. Elkarrekin eseri eta kontu kontari zatozte denok batera, batzuk nola pasatu dituzuen oporrak kontatzen eta besteak kantuan. Zure ondoan dagoen lagunari ia kontatu dizkiozu zure opor guztiak eta amaitzean zera diozu:

- Beno, ikusten duzu, ezta? Ez gara batere gaizki ibili aurten oporretan ... Beltzaran-beltzaran gatoz eta hilabete osoan ez gara geratu. Primeran egon gara hemen.

3. egoera: Oporretan egon den lagun batekin aurkitu zara kalean oporrak amaitzear daudela. Bera kanpoan egon da eta zu, berriz, etxean. Zure lagunari ia opor guztiak kontatu dizkiozu, etxean nola aspertu zaren, herrietako festetan eta igerilekuan zein ondo pasatu duzun... Amaieran hau diozu:

- Ikusten duzunez, ez dira txarrak izan nire oporrak, batzuetan ondo, besteetan asperturik.

Hala ere ... Zergatik? Ia ohartu gabe amaitu egin direlako, eta batzuetan planak ez egiteagatik ez dut hain ondo pasatu.